Erraldoitxoak

Kaio beltzen (Larus marinus) kontuekin natorkizue berriz ere. Bi sarrera jarraian espezie berari dedikatzeko ohiturarik ez badut ere, salbuespena egingo dut, batez ere, ateratako argazkiek merezi dutelako.

Aurreko sarreran kaio beltz heldu baten berri eman banuen oraingoan ale gazte pare baten behaketa da albistea. Ale hauen behaketa San Sebastian egunaren bezperan egin nuen, arratsaldean, kasualitatez, Alfredo Valientek aurreko egunetan hiru kaio beltz gazte ikusia zituela kontatu ondoren. Eguerdian topatu nuen Loiolako Erriberetan kaioen eraztunak irakurtzen, eta Urumean ikusitako kaio beltz gazte horien berri eman zidan.

Lehenengo gaztea Kontxan ikusi nuen, kaio hankahorien eta kaio ilunen (Larus fuscus) artean zegoela. Lumajea apaintzen ari zen besteen aldean erraldoia zirudien kaioa. Izan ere, tamaina da pista onena kaio beltz ale gazteak identifikatzeko orduan, beren lumajea kaio hankahori gazteenaren oso antzekoa baita, marroixka haien lehenengo neguan.

 kaiobelgaz3Kaio beltz gaztea (Larus marinus) kaio hankahorien (Larus michahellis) eta kaio ilunen (Larus fuscus) artean Kontxako hondartzan

kaiobelgaz1Kaio beltz gaztea (Larus marinus) kaio hankahori (Larus michahellis) gazte baten ondoan Kontxan

kaiobelgaz2Kaio beltz gaztea (Larus marinus) kaio hankahori (Larus michahellis) heldu baten ondoan Kontxan

Bigarren kaio beltza Urumean behatu nuen, kaio hankahorien talde batetik hurbil. Hala ere, ale hau beste kaioekin nahastuta ez zegoenez ez neukan batere garbi hankahori edo kaio beltz baten gaztea ote zen. Lehen esan bezala, lehenengo neguko gazteen lumajeak oso antzekoak dira bi espezie hauen artean, eta tamaina erlatibizatzeko erreferentzia faltan zaila egin zitzaidan identifikazioa. Eskerrak eman behar dizkiot Asier Aldalur eta Javier Ferreresi haiek eman baizidaten erantzuna.

gavengKaio beltz gaztea (Larus marinus) Urumea ibaian

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s