Kaio erraldoia

Azkeneko egunetan kaio berezi bat ikusten ari naiz badian eta irlan egoten diren kaio hankahorien (Larus michahellis) artean. Hankahoriak baino handiagoa eta bizkar ilunagokoa da, kaio erraldoi baten itxura izanik.

Kaio beltza (Larus marinus) da, Ipar Europa eta Ipar Amerikako kostaldeetan bizi den kaio-espezie bat. Kantauriko kostaldean bikote bakan batzuk kumatzen badira ere, kolonia gertuenak Frantzian ditugu, Arcachon aldean. Hortaz, Kantauriko kostaldean neguan ikusten ditugun aleak iparraldetik etorritakoak dira, Frantzia aldetik batez ere. Aurten inoiz baino gehiago ikusten ari dira, Frantziako koloniak ugaritzen ari omen direlako.

kioabel3

kioabel5Kaio beltza/Gavión atlántico/Larus marinus Aquarium aldean

Iraganean, Donostiara  negua pasatzera bizpahiru ale etortzen zirela esan dit Jon Mujikak. Metalezko buia handi banatan jartzen ziren, badiaren neguko paisaiaren ohiko pertsonai bilakaturik. Ondorengo urteetan kaio beltzen presentzia behera joan zen, azkeneko urteetan negutar bat ere ez ikusteraino, badian behintzat. Baina, iazko neguan, Jon Mujikak berak, iraganeko kaio beltzen urrezko garaia gogorarazten ziguna, ale bat detektatu zuen Santa Klara uhartearen inguruan negua pasatzen. Egun hauetan ikusitako ale berbera izan daiteke, espezie honek toki berean negua pasatzera joera baitu. Ale honez gain Javier Ferreresek beste kaio beltz bat ikusi du duela egun gutxi Ulian. Badakigu beste ale bat dela lumaje desberdina zeukalako, zehazki hirugarren negukoa. Beraz, badirudi Donostia aldean ere Kantauri osoan gertatzen ari den joera berresten dela. Ea laster kumatzera ere animatzen diren, azkenaldian euskal kostaldeko zenbait tokitan gertatzen ari den bezala.

kioabel4Kaio beltza/Gavión atlántico/Larus marinus eta Haizearen orrazia

Negu honetan ikusten ari naizen alea jendea egoten den inguruetara ez da gehiegi gerturatzen, badia edo irlaren lasaitasuna nahiago duelarik. Atzo ordea, salbuespen bat eginez edo, aquarium aldera hurbildu zen hegaz. Olatuek utzitako aparrean zerbaiten bila zebiltzan kaio hankahori talde batek erakarriko zuen kaio beltzaren atentzioa. Taldearen gainetik pasa eta etorri bezala erraldoiak alde egin zuen uhartera, bere ibilbidean agertutako kaio hankahorien siluetak txikiagotuz.

kioabel2Kaio beltza/Gavión atlántico/Larus marinus

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s