Lorategiak gustoko zituen okil abenturazalea

Aspalditik jomugan neukan txori bat azaldu zitzaidan ustekabean 2013ko azkeneko egunean. Memoria lorategian nengoela behatu nuen, txio arruntei (Phylloscopus collybita) argazkiak ateratzen ari nintzela. Txio bati begira nengoela bigarren plano batean agertu zen txori desiratua zuhaitz enbor batetik igotzen. Hor zegoen nire muturraren aurrean okil txikia (Dendrocopos minor), azken hiru urteetako bisita guztietan Cristina Enean topatu ezin nuen txori iheskorra, hara non Loiolako Erriberetako lorategi batean.

okil1Okil txikia/Pico menor/Dendrocopos minor

Okil txikia, bere izenak adierazten duen bezala, okil txikiena da -txolarrea baina zertxobait handiagoa-. Zuhaitz gutxiko lorategi bat ez da txori hau behatzeko lekurik egokiena basoetan bizi ohi baita. Antza denez, ale gazte abenturazaleak izaten dira, neguan batez ere, ez-ohiko habitatetan ikusten direnak.

okil2Okil txikia/Pico menor/Dendrocopos minor

Memoria lorategiko okil txikia luze ibili zen zuhaitzik zuhaitz, enbor eta adar guztiak bere mokoaz arakatuz. Txoriak ez zien muzinik egiten duela gutxi landatutako zuhaitz ñimiño eta meheei. Beste aukerarik ez zeukan lorategi honetan tamaina handiko zuhaitz bat ere ez dagoelako.

okil3Okil txikia/Pico menor/Dendrocopos minor

 Egia esan, okil abenturazalearen bisita urtea modu ezinhobean bukatzeko sorpresa atsegina izan da.

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s