Pinguino bat Donostiako portuan?

Pinguinoak hego-hemisferioan bakarrik bizi direla erantzungo luke batek, eta arrazoi du. Baina, pinguino hitzaren etimologia aztertzen badugu izena ipar-hemisferioko hegaztietan jatorri duela ohartzen gara.

Marinel britainarrek hego-hemisferioan lehenengo aldiz hegazti ezezagun haiek (egungo pinguinoak) ikusi zituztenean bere antza zuten europako hegaztien izena jarri zieten; penguinPenguin galesezko penwynetik zetorren, pen=burua eta qwyn=txuria izanik. Europako penguin haiek pottorroa (Alca torda) eta pottorro erraldoia (Pinguinus impennis) ziren.

pott2

pottPottorroa (Alca/Alca torda) Donostiako portuan aurreko ostiralean

Pottorroa oraindik Europako itsasoetan topatu dezakegu. Pottorro erraldoia ordea, aspaldi desagertu zen ehizaren presioaren ondorioz. Otzanak bezain handiak zirenez janari iturri erraz bilakatu ziren.

Pottorroak neguan iristen dira gure kostaldeetara, eta itsaso txarra dagoenean batzuk gure portuetara sartzen dira babes bila. Aurreko astean, adibidez, bi pottorro ikusi nituen Donostiako portu-barrenean.

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s