Beltzez jantzitako urpekariak

Ez, ez naiz neoprenozko jantziez babestutako gizakiez ari, gure uretan hain ohikoak diren ubarroiez baizik. Dena dela, jarraian ikusiko dugun bezala urpeko giza-arrantzaleekin zaletasun berdina partekatzen dute.

Urumean zein kostaldean oso errez behatu ditzakegu uretako hegazti ilun hauek. Jendeak ahateekin nahasten badituzte ere taxonomikoki urrun daude anatidaeen familiatik. Bere morfologiari erreparatzen badiogu zenbait diferentzia antzeman ditzakegu. Mokoaren itxurak, adibidez, zerikusi gutxi dauka ahateenarekin, arrainak harrapatzeko diseinatuta baitago. Ubarroiek, ahateek ez bezala, arrainak arrantzatzen dituzte. Horretarako urpean igeri egin, arrainak jarraitu eta mokoaz harrapatzen dituzte.

Urpekari apartak dira, hamar metrorainoko murgilketak egin ditzaketelarik. Urumeatik arrantzan ibiltzen diren ubarroiei denbora tartetxo batez begira egoten bagara, ziurruenik baten bat arrain bat uretatik ateratzen behatu ahal izango dugula.

ubayamaUbarroi handia (cormorán grande/Phalacrocorax carbo) portuan

Donostian bi ubarroi espezie aurki ditzakegu: Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo) eta ubarroi mottoduna (Phalacrocorax aristotelis), lehenengoa ugariena izanik.

ubaab
Ubarroi handia (cormorán grande/Phalacrocorax carbo) Urumean

Ubarroi handia neguan baino ez da egoten gure artean, uda garaian Europako iparraldera kumatzera itzultzen delako. Bere izenak adierazten duen bezala ubarroi mottoduna baino handiagoa da. Ur geza eta gazia gustuko ditu, itsasoan, ibaietan eta lakuetan bizi izanik. Donostian, Urumean eta kostaldean egoten dira. Iluntzean, elkarrekin lo egiteko taldeak osatzen dituzten. Ezaguna da Quiron klinika aurrean neguro eratzen den lotegia.

ubarloUbarroi handiak (cormorán grande/Phalacrocorax carbo) Quiron klinika aurreko lotegian

Ubarroi mottodunak urte osoa igaroten du hemen, gure inguruko itsaslabarretan kumatuz. Ubarroi handia ez bezala ubarroi mottoduna erabat maritimoa da. Monpas, Paseo Berrian, Kursaalen eta beste hainbat tokitan behatu daitezke espezi honen aleak.

ubamot2Ubarroi mottoduna (Cormorán moñudo/Phalacrocorax aristotelis) portuko moila-puntan

Ubarroi handia baino urriagoa da. Izan ere, Kantauriko toki askotan populazioak behera doaz, espeziearen egoera arriskuan izanik. Gipuzkoan ordea, badirudi, populazioa oso txikia bada ere, gora doala. Horrek guztiak gure populazioaren balioa ikustarazi beharko liguke.

ubarrmotUbarroi mottodun (Cormorán moñudo/Phalacrocorax aristotelis) ale heldu bat eta gazte bat Paseo Berrian

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s