Pirata zauritu baten bisita

Gaur goizean Paseo Berritik paseatzen ari nintzela nire ezkerretik niregana zetorren kaio itxura zeukan hegazti ilun batek atentzioa eman dit. Zenbat eta gertuago egon orduan eta argiago neukan ez zela kaio bat, baina nire aurretik hegan pasatu ez den arte ez dut jakin marikaka (Stercorarius sp.) bat zela. Hegazti hau erabat pelagikoa da, eta kostaldera oso gutxitan gerturatzen da, gure latitudean bere behaketa lurretik oso zaila izanik lurmutur batetik egiten ez bada. Gure lurmuturetatik migrazio garaian behatu daitezke, Artikoan kumatu eta gero Ozeano Atlantiko eta Bareko hegoaldera joaten direnean.

Kursaal aldera hegan egin du Zurriolako hondartzan desagertuz. Hondarraren gainean egongo al zen pausaturik? Kostaldean espezie hau behatzea zaila bada, are eta zailagoa da lur gainean ikustea kumatze-garaian baino ez dutelako lurra zapaltzen.

marik2marik

Marikaka isatsbihur/Págalo pomarino/Stercorarius pomarinus

Hondartzara korrika batean iritsi eta bertan aurkitu dut hegaztia, lurretik zutitu nahian baina ezin. Orduan konturatu naiz eskubiko hanka zaurituta zeukala. Horrez gain, animaliak oso nekatuta zirudien hondarraren gainean etzan delako, eta ni hurbildu naizenean luma bat ere ez duelako mugitu.

Pirata hau, itsasoan beste hegazti espezien zigorra dena, janaria lapurtzen diena, eta ahulenak ehizatzen dituena, orain indargabe zegoen, hondartza arrotz batean pelikuletako piratak bezala.

Txoria ez zela mugitzen eta laster jendeak txakurrak paseatzera ekarriko zituela kontuan hartuta Arrano Etxekoei deitzea bururatu zait. Etxera iritsi arte itxaron behar izan dut mugikorra gainean ez neramalako. Han utzi dut itsasoko pirata, gure arrantzaleek beste hegaztiak izutzeko eta janaria ahotik botarazteko duten ahalmenari erreparatuta marikoi eta marikaka izen desatseginekin bataiatu zutena.

Antza denez, hegaztiak indarrak berreskatu eta hegan egiten alde egin du Arrano Etxekoak Zurriolara iritsi direnean ez dutelako aurkitu.

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s