Ur gezako marinela itsasoan naufrago

Atzo arratsaldean ur gezako marinel bat topatu nuen ur gazian. Zehazki Donostiako portuan, txalupen artean. Hasieran ahate bat iruditu zitzaidan ez nuelako espero kopetazuri (Fulica atra) bat bertan topatzea, normalean ur gezako ekosistemetan bizi direlako.

Antza denez, migrazio-garaian itsas-adarretan, eta baita itsaso zabalean ere, atsedena hartzen ikustea ez da hain arraroa. Baina ale honen egonaldiaren arrazoia atseden soil bat baino zerbait larriagoa izan daitekeelakoan nago, argazkietan ondo ikusten baita hego bat zaurituta daukala.

focha1

focha2Kopetazuri arrunt/Focha común/Fulica atra

Ea laister osatzen den, eta migrazio-bidaia bukatzeko aukera duen. Bitartean, portuko beste biztanleekin konpondu beharko da. Espezie honen kemena kontuan hartuta problema handirik ez luke izan behar, kaioei ere aurre egiteko kapaza baita.

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s