Antzar eguna

Azaroko ipar haize-boladek hanbait hegaztiren etorria iragartzen dute, horietako bat Antzara hankagorrizta (Anser anser) izanik. Egunez eta gauez pasatzen dira gure hiri gainetik hegan. Presaka dabiltza helmuga oraindik urrun baitago. Gehienek Guadalquivirreko paduretan topatuko dute atsedena neguak igaroten duen bitartean.

antzar3

antzar2 antzar1Antzara hankagorrizta/Ánsar común/Anser anser

Atzo eta herenegun hainbat bando behatu dira gure hiriko zerua zeharkatzen. Atzoko gehienak gauez pasa ziren. Herenegun ordea, egunez ikusi -eta entzun- ziren bando guztiak. Itsasotik zetozen, horizontean eragabeko puntu multzo bat zena “v” heterodoxo bat bihurtuz. Karrankak -Haien arteko komunikazio-sistema konplexu baten oinarrizko osagaiak- ere ozenagoak ziren kostaldera gerturatu ahala. Urgull gainditu eta gero hegoaldera jarraitu zuten ia guztiek, bat Donostian gelditu zelako denbora batez. Urumean behatu nuen ale hori, ustekabean. Cristina Eneako ertzean dagoen ubarroien lotegiaren ondoan zegoen euripean, eta nekeak jota ziuraski. Hurrengo egunean bere ibilbidea jarraituko zuen Urumeako tarte horretan ez nuelako ikusi. Beste bando baten karrakak entzunda lortuko zuen behin-behineko geltoki horretatik alde egitea?

antzarRiberakAntzara hankagorrizta Loiolako Erriberetan

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s