Atzerritar zaratatsuak

Udazkenaren hasieran gure pasealekuetako zuhaitz handienak txori ugari eta zaratasuez betetzen direla lekuko izaten gara. Zozoen itxura dute, baina ez dira zozoak. Beren lumajeari ondo erreparatzen badiogu kolore ilunaren gainean orbantxo txuriak antzeman ditzakegu. Arabazozo pikartak (Sturnus vulgaris) dira, iparraldetik negua Donostian igorotzera etorritako hegaztiak.

arabazozo3Arabazozo pikarta/Estornino pinto/Sturnus vulgaris

Egunez bando txikiagoetan ibili ondoren, talde handietan elkartzen dira iluntzean, babesa tamaina handiko zuhaitzetan topatuz. Orduan nabarmena da txori hauen zarata, lotegia osatzen dutenean.

Lotegia egonkorra ez da izaten, eta tokiz aldatzen dute noizbehinka. Azken urteotan zenbait tokitan osatu dira lotegiak: Gipuzkoa Plazan, Boulevarden, Norteko Geltokian, Cristina Enean…

arabazozo2Arabazozo pikartak Cristina Enean

Atzo adibidez, Cristina Eneako sarrerako zuhaitzetan topatu nituen hanbait bando. Uneoro hegan egiten zuten zuhaitz batetik bestera, zuhaitz guztiak ebaluatu nahi izan balituzte bezala. Gizakiak sortutako egiturei ere muzinik ez zieten egiten, obretako garabi bat atsedenleku hartuz.

arabazozo Arabazozo pikartak Tabakalerako lanetako garabi batea

Gaur toki berean segitzen zuten arabazozoen bandoek. Atzo bezala, zuhaitz baten gelditu eta denbora gutxira hegan egiten zuten, toki seguruagoa topatzeko asmoz. Gaurko ezinegona zentzuzkoa zen, gabirai (Accipiter nisus) bat zerutik arabazozoei begira baitzegoen. Izututako bandoen atzetik zihoan, baten bat harrapatu nahian. Ez dakit arrakasta izan ote duen.

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s