Ikuspuntu berriak

Gaur goizean ugaria izan pago-usoen (columba palumbus) pasea. Donostia gainetik uneoro ikusi dira bandoak, gehienak Igeldo aldetik etorrita. Denak hego-mendebaldera zihoazten, badia zeharkatuz, Urgull gainetik, edo Kursaaletik sartuz.

Urgullera igo naiz argazki ederrak lortuko nituelakoan. Igeldora begira jarri naiz bandoen zain, eta berehala agertu dira. Tarteka pasatzen ziren, eta nigandik oso metro gutxira. Behetik ikustera ohituta nengoenez bitxia eta atsegina egin zait perpspektiba berri hau.

uso3uso2uso1Pago-usoa/paloma torcaz/columba palumbus

Ubarroi handiak (phalacrocorax carbo) ere pasa dira migrazioan. Hauek ordea hego-ekialdera jo dute, Igeldoko paisaiarekin difuminatuz. Usoekin gertatu zaidan bezala, perspektiba berriak balio erantsia eman dio behaketari. Argazkiak ikusi besterik ez da egin behar.

ubarr1Ubarroi handia/cormorán grande/phalacrocorax carbo

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s