Haize aldaketa

Aurreko asteetako hego-haizea desagertu eta ipar-mendebaldeko haize bolada bortitzak izan ditugu azken egunotan. Aldaketa horrek eragina izan du hegaztien migrazioetan, bereziki itsas-hegaztien kasuan. Haize norabide berriak kantauri itsasora bultzazu ditu hainbat itsas-hegazti. Kasu nabarmena izan da zangena (morus bassanus), kopuru handietan pasatu baitira gure kostaldetik. Donostiako Paseo Berritik etengabe behatu ditut hainbat zanga atzo eta herenegun, ale gazteak zein helduak. Ikuskizun berezia da normalean itsaso-zabalean ibiltzen diren hegazti hauek Paseo Berritik hain gertu ikustea. Haize aldaketak itsas-hegaztien migrazioan izan duen eraginaren azalpen sakonagoa Isocero blogean topa dezakezue.

zanga

zanga2Zangena/alcatraz atántico/morus bassanus

Haize bolada bortitz hauek itsasoa gogor astindu dute. Hori dela eta, itsas-hegazti batzuk badia eta portutetan aurkitu dute babesa. Donostiako portuan pottorro (uria aalge) bat topatu nuen atzo goizean, neguko ekaitza egunetan ohiko bisitaria gure portuan.

pottorroPottorro/arao común/uria aalge

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s