Bi forma, helburu berbera

Migrazio-bidaia luzeak egiten dituzten hegaztie-taldeak zenbait modutara antolatzen dira hegan egiten duten bitartean, zeruan zenbait figura geometriko marraztuz.  “V” itxurako formazioa izan daiteke denontzako ezagunena.  Hegan egiteko estrategia hau, ahateek eta antzerrek ez ezik, beste espezie askok ere hartzen dute, besteak beste, ubarroi handiak (phalacrocorax carbo). “V” moduan hegan eginez V-ko hegazti baten aleteoak bere atzean dagoenari laguntzen dio, talde osoaren indarra %70a handituz. Lan-karga banatzeko hegaztiak txandakatzen dira, noizbehinka posizioz aldatuz. Hori guztia jakinda, oraindik ikusgarriagoa da ubarroi handien talde erraldoi bat zure gainetik pasatzen ikustea, arrazoiak eta estetikak bat egiten baitute. Ehun aleko talde behatu nuen Paseo Berritik aurreko larunbatean. Itsasotik zetozen, bi “V” osatuz. Hego-mendebaldera jo zuten badia gainetik pasata.

ubarmigr

ubamigr2

ubamigr3

Ubarroi handiak/cormorán grande/phalacrocorax carbo

Itxasotik ere beste hegazti talde erraldoi bat hurbildu zen Donostiara larunbat goizean. Ehundaka pago usoak (columba palumbus) ziren, elkarrekin hegan eginez eta inolako ordena jarraituz. Ubarroienak ez bezala usoen taldeek figura geometriko garbirik ez dute marrazten, gure begietara formarik gabeko masa bat izanik. Hego-haizea ibiltzen denean masa hauek handiagoak izaten dira, usoak talde handietan migratuz gero hobeto egiten diolako aurre kontrako haizeari.

usomigr3

usomigrPago usoa/paloma torcaz/columba palumbus

 

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s