Arrantzaleak

Ardeidak Gipuzkoako ibaietan gero eta ugariak badira ere, Urumea behean oso urriak dira oraindik, eta oso noizbehienka baino ez dira ikusten, batez ere, pase garaian. Duela aste batzuk, Loiolako Erreberetatatik zebilen lertxun haueskara baten beharketaren berri eman bagenuen, oraingoan lertxuntxo txiki (Egretta garzetta) baten behaketa da albistea. Frantziako Paseoalekauren ondoko sakonera gutxiko uretan zebilen arrantzan. Hankekin hondoa mugitu eta ihes egindako arraiak eta karramarroak punteria onenarekin arrantzatzen zituen mokoaz.

lertxtx lertxtx1Lertxuntxo txikia/Garceta común/Egretta garzetta

Kursaaleko zubitik gure ibaietako beste arrantzale trebe bat ikusi nuen, martin arrantzalea (Alcedo atthis), lumaje guztiz exotikoa duen hegaztia. Arroka baten gainean pausaturik, uretara begira zegoen, arrai txiki baten bila. Bere tamaina txikia dela eta, koartzena ez bezalako teknika erabili behar du arrantza egiteko, bere behatokitik uretara jauzi eginez.

martinMartin arrantzalea/Martin pescador/Alcedo atthis

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s