Hegada lasaia eta lasaigarria

Gaur arratsaldean, migratzaileak ikusteko asmoz, Paseo Berritik bueltatxo bat ematera joatea erabaki dut. Olatu bat ere ez, Itsasoa bare-bare zegoen. Arrokei emandako lehenengo begiratuan harri-iraulari (Arenaria interpres) bat antzeman dut. Bigarrenean, nekatu itxura duen txori txiki batek atentzioa eman dit. Arroka handi baten gainean zegoen pausaturik, mugitu ezinik. Ipurzuri arrunta (Oenanthe oenanthe) zen, negua Afrikan ematen duen txori migratzailea. Iparraldeko nonbaitetik, itsaso gainetik etorri ondoren leher eginda egongo zen.

ipurzuriarruntIpurzuri arrunta/Collaba gris/Oenanthe oenanthe

Handik minutu gutxira, ekialdetik zetozen hegazti mantso batzuk behatu ditut. Hilaran ari ziren hegan, sigi-saga eginez. Hegada lasaiko lertxun hauskarak (Ardea cinerea) ziren.  Nire paretik pasa, eta Igeldo atzetik desagertu dira. Egia esan, itsasora begira egon, eta hegazti handi eta dotore hauen talde bat zuregana hubiltzen ikustea bizitza honen plazerretako bat denik inork ezin du ukatu.

lertxun10lertxun6Lertxun hauskara/Garza real/Ardea cinerea

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s