Afrikan hobeto

Uda amaitu ahala hainbat hegaztik hegoalderako migrazio-bidaiari ekiten diote. Bidaia horretarako espezie gehienek bide errezenak aukeratzen dituzte, puntu menditsuak baztertuz. Donostia, Pirinio mendien ondoko pasabide erdian egonik, txori askoren geltokia izaten da pase-garain.

eulitarEuli-txori arrunta/Papamoscas cerrojillo/Ficedula hypoleuca

eulitxo2Euli-txori grisa/Papamoscas gris/Muscicapa striata

Aste honetan, adibidez, euli-txori arrunt (Ficedula hypoleuca) dexente dabiltza Cristina Enea parkean. Atsedena hartu behar dute Afrikako mendebalderainoko bidea luzea baita. Familia berekoa den euli-txori grisak (Muscicapa striata) ere Afrika du helburu. Hauek ordea, uda osoan ikusi daitezke parkean hemen umatzen direlako.

buztanBuztanluzea/Mito/Aegithalos caudatus

Buztanluzea (Aegithalos caudatus) urte osoan aurki dezakegu gure inguruan. Halere, pase-garaian ale gehiago behatzen dira, Europa barruko iparraldetik hegoaldera migrazio txikiak egiten dituztelako. Taldeka migratzen dute, noizbehinka atsedena hartzeko eta elikatzeko paradak eginez. Zeregin honetan arituko zen Cristina Enean gaur behatu dudan sei aleko taldea.

ipurzuri2

ipurzuri1Ipurzuri arrunta/Collaba gris/Oenanthe oenanthe

pitxartxarPitxartxar nabarra/Tarabilla norteña/Saxicola rubetra

Ipurzuri arrunta (Oenanthe oenanthe) ere bada pase-garaian Donostian ikusi daitekeen espezietarikoa. Aste honetan, hainbat ale behatu ditut Loiolako Erriberatan, ibai ondoko paseolekuan, pitxartxar nabarrekin (Saxicola rubetra) batera zeudela. Bi espezie hauek ere Afrikara doaz negua igarotzea.

ubarroimigraUbarroi handia/Cormorán grande/Phalacrocorax carbo

Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo) ohiko biztanle bihurtzen da negu osoan Europako hegoaldeko hainbat tokitan, Donostian ugaria izanik garai horretan. Aste honetan, Donostia gainetik hegan ikusi dudan taldeak, aldiz, ez zeukan hemen gelditzeko asmorik.

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s