Uretako bisitari berriak

Baditugu Donostian, zehazki Loiolako Erriberen pareko urumearen tartean, bisitari berriak. Aste honetan iritsi berri dira, eta oraingoz, badirudi boladatxo bat igaroko dutela hemen. Ikusteko dago negua pasatzera etorri diren, ala bidaia luzeago bateko galdialdi labur bat besterik ez ote den.
Etorritako bi bisitariak uretako hegaztiak dira. Lertxun hauskara (Ardea cinerea), tamaina handiko txoria da, eta lumajeari erreparatuta ale gazte bat dela jakin dezakegu. Duela urte batzuk, Gipuzkoan lertxun hauskara neguan bakarrik bisitatzen gintuzten. Gaur egun, ordea, urte osoan ikus daiteke, Oria ibaian bi kolonia egonik.

koardo2

koardoLertxun hauskara/garza real/Ardea cinerea

Beste bisitaria kopetazuri arrunt (Fulica atra) bat da, Loiolako Erriberetan inoiz ikusi ez dudan espezie bat. Bere itxurak hemen umatzen den uroiloarena (Gallinula chloropus) gogorarazten digu, behatz luzeak eta gorpu beltza dituela. Kopetazuriak mokoa eta kopeta zuria ditu, uroiloarenak gorria izanik,

kopetKopetazuri arrunt /focha común/Fulica atra

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s