Okupak

Gure etxeetako teilatu-hegalen azpian, euri eta bestelako eraso atmosmerikoetatik babesa bilatu nahirik, enara azpizuriek (Delichon urbica) kabiak eraikitzen dituzte. Gertuko zelaietatik hartutako lokatza listuarekin nahastuz, teilatu-hegal azpiko intersekzioari erabat itsatsita geratzen den kabia egiten dute. Lana ez omen da batere erreza, urtero kabi berbera hartzen saiatzen baitira,  udaberri hasieran Afrikatik itzultzen direnean. Batzutan, neguko ekaitza edo garbiketa lanak direla eta, ezer ez topatu eta kabi berriak eraiki behar izaten dituzte.

Amaran hegazti honen hainbat kabi topa ditzakegu Zorroaga ondoko etxeetan. Handik ez oso urrun bi kabi aurkitu ditut Loiolako Errebiretan duela gutxi eraikitako etxe batean. Elkarren ondoan daude kolonia txiki bat osatuz.

enarEnara azpizuria /avión común/delichon urbica

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s