Parketik

Hiri-parkeak ornitologiaren munduan murgiltzeko aukera ezinhobea dira landa-eremuetan bizi ez den jendearentzako. Bertan ikus daitezkeen txorien kopurua txikia bada ere, haien behaketa erreza da jendearen presentziara ohituta baitaude. Donostian, adibidez, Cristina Enea parkea, batzuk Gladys Enea izenarekin ezagutua, bertako txori-zale askorentzat beren zaletasuna aurkitzeko eszenatokia izan da. Hortaz, balio naturalaraz gain balio sentimental izugarria dauka parkeak, eta, noizbehinka, zaletasun honen hasieraren parte izan zen toki honetara itzultzea esperientzia atsegina izaten da beti. Horixe bera egin dut gaur eguerdian hainbat txori ikusiz.
Goiko zelai batean egin lehenengo behaketa interesgarria, eskinoso (Garrulus glandarius) bat belarretan pausaturik. Ni ikusi nauenean zuhaitz-adar batean pausatu da. Beste bikote bat hortik gertu zebilen, ondoko zuhaitz bateko aderretatik saltoka.

ekinosoEskinoso/arrendajo/garrulus glandarius

Lakuko ertz batean zenbait basahate (anas platyrhynchos) familia atsedena hartzen ari ziren. Helduen ondoan txioak eta gazteak multzoka zeuden, babesik onena lortu nahian.

ahateparkBasahate/azulón/anas platyrhynchos

Ibaiaren aldean, udaberri honetan Afrikatik etorritako euli-txori gris (Muscicapa striata) bikote bat ehizan ari ze, zutoin edo zuhaitz-adar baxu batetik abiatuta hegaldi laburrak eginez.

eulit

eulgEuli-txori gris/papamoscas gris/muscicapa striata

Inguru berean, Afrikatik etorritako beste hegazti bat, lezkari arrunt (Acrocephalus scirpaceus) bat basbesleku muduan zeukan zuhaixka batetik ez zuen atera nahi. Lotsa galtzea atzera-bueltarik gabeko arduragabekeria izan daiteke.

lezkaLezkari arrunt /carricero común/acrocephalus scirpaceus

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s