Udaberria?

Eguraldi petrala izaten ari gara azken egunotan, udaberria bapatean desagertu izan balitz bezala. Hori dela eta, ipar aldera doazen migratzaile batzuk atzeratuta dabiltza beren bidaia luzean. Gaur arratsaldean, udaberri honetan dagoeneko ikusitako bi espezieren ale bana Kontxako handartzatik zebiltzan elkarrekin; Ezti-lumajea prest zeukan txirri ilun (calidris maritima) bat, harri-iraulari (arenaria interpres) batekin batera. Alderdi Ederreko harresiaren ondotik ari ziren korrika hondarra arakatuz. Halako batean, harri-iraulariak karramarro bati erreparatu eta mokoka eraso egin dio.

txirritx3Txirri ilun/correlimos tridáctilo/calidris maritima

harr2Harri-iraulari/vuelvepiedras/arenaria interpres

Portuko ahoan ubarroi mottodun bat (phalacrocorax aristotelis) arrantzan ari zen. Paseo Berrira jarraitu du, bere ohiko ibilbidea eginez.

mottodUbarroi mottodun/cormorán moñudo/phalacrocorax aristotelis

Paseo Berriko arrokak atsedena hartzeko gustuko tokia da kostaldetik migratzen duten limikoloentzako. Gaur, kurlinta bekaindun (numenius phaeopus) baten txanda zen. Eskandinabian eta Islandian umatzen dira kurlinta bekaindunak, negua Espainian eta Espaina beheko herrialdeetan igaro eta gero. Moko luzea da bere ezaugarri deigarriena. Lokatzean janaria bilatzeko erabiltzen du. Paseo Berrikoa, limikoloek deskantsatzeko hartzen duten posturan zegoen, hanka bat jasota.

txisKurlinta bekaindun /zarapito trinador/numenius phaeopus

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s