Hiriko harraparia

Donostiako hirigunearen gainetik hegan harrapari gutxi ikusten dira normalean. Antza denez, hegazti mota honetako espezie gutxi moldatu dira gizakiak eraikitako hirietara. Salbuespenen artean belatz handia (falco peregrinus) dugu, hiri batzutan, etxe-orratzetan habiak egitera ere ausartu dena. Donostian, badirudi ohitura hori ez dutela hartu, kabia Donostia inguruko itsaslabarretan egiten dutelarik. Hala ere, Donostiako zeruan belatzaren silueta ez da batere arrotza, eta urte osoan ikus daiteke Donostiako eraikinen gainean, hegalak biziki astinduz, harrapakinaren baten bila. Usoak izan ohi dira harrapari honen erasoen biktimak. Belatzak, zeruan egonik, uso bat bahatzen duenean ziztu bizian amiltzen da heriotza-ukaldia emateko asmotan. Atzo arratsaldean, Egia auzotik patruilatzen aritu zen belatz handiak, hainbat saio egin bazuen ere, ez zuen zorterik izan.

bela2

bela Belatz handia /halcón peregrino/falco peregrinus

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s