Bigarren txanda

Hegazti-espezie batzuk txandaka burutzen dituzte migrazio-bidaiak, adina eta sexua txandak antolatzeko irizpideak direlarik. Ahatebeltz arrunten (melanitta nigra) kasuaren adibidez, arrak dira lehenengoak migrazio-bidaiari ekitean. Ondoren, emeak eta gazteak hasten dira migratzen. Donostian ere, orden horretan agertu dira. Gaur arte arrak besterik ez ditut behatu Donostiko badian. Gaur, ordea, eme baten txanda izan da. Paseo Berrik sartu da igeritan badiara, portuko moile parean gelditu eta tartetxo batean janari bila jardun da. Egonaldi laburra izan da. Hegan joan da itsaso aldera badiatik buelta oso bat emanez.

Lumaje marroixka eta begi azpiko marra zuria emeen bereizgarriak dira. Sabeleko orban txuriak urtebeteko gazte bat dela esaten digu.

basemea1

basemea2Ahatebeltz arrunta/negrón común/melanitta nigra

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s