Belaunaldi berriak

Dagoeneko pasa da boladatxo bat udaberria hasi zenetik. Orduan umatu ziren txoriek izan dituzte lehenengo txitak. Kasu batzutan, txorikumeek kabitik saltua egina dute, eta gurasoak haiei begira badaude ere, beren kabuz ibiltzen dira ingurunea lehenengo aldiz arakatzen. Gaur eguerdian, adibidez, Urgullen zenbait txorikume ari ziren bere kasa lehenengo urratsak ematen. Mendi honetan, eta Donostiako parke guztietan, hain ugariak diren zozo (Turdus merula) helduen artean gaztetxo bat zebilen, haren nagusiak baina fidakorragoa zelarik.

urgul2urgull1Zozoa /Mirlo/Turdus merula

Txantxangorriak (Erithacus rubecula) eta karnabak (Carduelis carduelis) ere ugariak dira Donostian, lehenengoak gure parkeetako bide bazterretan ohiko vuayeurrak izanik. Urgullen txantxangorri bat, zizare bat mokoan zeukala, zuhaitz adar baten zegoen pausaturik, ziur asko bere txitei elikatzeko asmotan. Beste zuhaitz batean karnaba bat zegoen, ale hau aurtengo gaztea delarik, bere lumaje goibelak dion bezala.

urgul3Txantxangorri/petirrojo/erithacus rubecula

urgul7Karnaba/jilgero/Carduelis carduelis

Euli-txori arrunt bikote bat (Ficedula hypoleuca) ere hortik zebilen, pasean ziur asko. Espezie hau, aurreko espeziak ez bezala, oso urria da Donostian zein Gipuzkoa osoan. Albiste pozgarria izango litzateke hemen ugalduko balira.

urgul4Euli-txori arrunt/papamoscas cerrojillo/ficedula hypoleuca

Beste txori batzuk oraindik bikotekide bila dabiltza. Zeregin horretan zebilen xorru arrunt (Carduelis chloris) kantari bat, udaberria hain ondo adierazten duten loreez inguratuta.

urgul5 Xorru arrunt/verderón común/carduelis chloris

Urgull tontorrean dagoen kristoren estatuaren buru gainean bi kaio hankahori (larus michahellis) lizunkerietan ari ziren, seriotasun erlijiosoa haientzako guztiz arrotza izango balitz bezala.

urgul6Kaio hankahoria /gaviota patiamarilla/larus michahellis

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s