Limikoloak

Gaurko eguna ezinhobea izan da hegazti limikoloak ikusteko. Badirudi mota honetako hegaztien pasea emankorra izaten ari dela egun hauetan gure kostaldean, kantauriko beste herri batzutan ere limikolo ugari behatzen ari baitira. Loiolako Erriberetan topo egin dut lehenengo limikolo bisitariarekin, kuliska txikiekin (actitis hypoleucos) batera belarretan janari bila zebilen txirri gris (pluvialis squatarola) bat. Duela egun batzuk Zurriolako hondartzan ikusi nuen espezie bera da. Gaurkoak, ordea, eztei-lumajea erakusten zuen.

txirriTxirri gris/chorlito gris/pluvialis squatarola

Zurriolako hondartzan sorpresa gehiago topatu ditut. Hondarrean txirritxo handi bat (charadrius hiaticula) estatua bat bezala zegoen geldirik. Atsedena behar du oraindik bide luzea falta zaiolako Europako iparralderaino.

txirritx2Txirritxo handi/chorlitejo grande/charadrius hiaticula

Txirritxo mugiezinaren inguruan bost txirri zuri (calidris alba) biziki mugitzen ari ziren, norabide guztietan korrika, jatekoa topatu nahian. Hegazti hauek ere migrazio bidaia luzeak burutzen dituzte tundra artikoan umatzen baitira.

txi2jpg

txi1Txirri zuri/correlimos tridáctilo/calidris alba

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s