Itsasoko migratzaileak

Migratzaileak oraindik pasatzen ari dira gure hiritik. Bidea luzea da batzuentzako Europako iparraldeko herrialdetan kumatzen baitute. Donostia toki aproposa da mota honetako hegaztiak behatzeko, migrazio-bidearen erdian dagoelako. Itsas-hegazti batzuk ere gure kostaldetik pasatzen dira iparralderako migrazioan. Gaur, adibidez, hiru zanga (morus bassanus) ikusi ditut paseo berritik. Mendebaldetik zetozen hegan, eta ipar-haizeak bultzatuta Paseo Berrira dexente hurbildu dira. Izan ere, batek ahalegin bereziak egin behar izan ditu haizeak badiara eraman ez zezan.

zan27Zanga/alcatraz/morus bassanus

Portuan ere bisitariak izan ditugu. Hauek, ordea, zangak ez bezala, pausaturik zeuden uretan, energia berreskuratu nahian. Pottorro (alca torda) bat bere lumajea apaintzen ari zen portuko barrualdean. Mokoan galipot arrastoak zeuzkan, aurreko neguan ikusitako pottorro eta martin askok bezala.

pottPottorro/alca torda/alca torda

Portuko ahoan udako lumajera aldatzen hasita zegoen txilinporta lepabeltz (podiceps nigricollis) bat zebilen. Euria atertu denean arrantzan hasi da, etengabe uretan murgil eginez.

murga Txilinporta lepabeltz/zampullín cuellinegro/podiceps nigricollis

 

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s