Afrikatik etorritako txori gehiago

Afrikatik etorritako espezie gehiago ikusi ditut gaur ere Loiolako Erriberetan, bidegorri ondoko lorategietan zehazki. Zuhaitz txikietako adarretatik belarretara hegan egiten zuten behin eta berriz.

Euli-txori arrunta (ficedula hypoleuca) izan da ikusi dudan lehenengo espeziea. Lumajearen kolore marroixkari erreparatuz ale gaztea edo emea dela esan daiteke.

eu207

Image
Euli-txori arrunta/papamoscas cerrojillo/ficedula hypoleuca

Minutu batzuk geroago buztangorri argi (phoenicurus phoenicurus) eder bat agertu da. Hau ordea arra zen, aurpegi beltzak eta bular laranjak adierazten duten bezala.

ere07

ere207
Buztangorri argi/colirrojo real/phoenicurus phoenicurus

Zeruan, honen guztiaren lekuko, harrapari bat hegan zebilen. Arrano txiki bat (hieraeetus pennatus) pasatu da gure gainetik hegaldi zirkularrak eginez. Espezie honek bi kolorazio ezberdin izan dezake, argia eta iluna, ohikoena argia delarik. Gaurko alea argia zen, duela egun batzuk Usurbilen ikusi nuena bezalakoa. Ale bera izango ote da? Bada, biei arraun-luma bera falta zaie eskubiko hegalean.

arrxi07Arrano txiki/aguililla calzada/hieraeetus pennatus

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s