Donostia basatia

Gaurko eguna izugarri emankorra izan da Donostian txorien behaketari dagokienean. Espezie ugari, eta batzuk gure hirian oso gutxitan ikusten diren horietakoak.

ibaKuliska txiki/andarríos chico/actitis hypoleucos

txir

kor6Txirritxo txiki/chorlitejo chico/charadrius dubius

Loiolako Erriberetan zangaluzeak izan dira gaurko protagonistak. Urte osoan ohikoak diren kuliska txikiek (actitis hypoleucos) gaurko hitzorduan ez dute hutsik egin. Afrikatik etorri berri batzuk ere bazeuden. Lau txirritxo txiki (charadrius dubius) Urumea bazterretatik zebiltzan, elkarri segika. Amodiozko liskarrak?

uba6Ubarroi mottodun/cormorán moñudo/phalacrocorax aristotelis

Kursaal eta Paseo Berrian txenada hankabeltz (thalasseus sandvicensis) solteak ikusten ziren, atzo baino ale gutxiago. Ubarroi mottodun (phalacrocorax aristotelis) gazte bat, paseoko arroketatik ehun metrora, murgiltzen ari zen behin eta berriz. Igeldo edo Uliako kolonietatik etorritakoa izango zen hegazti iluna.

bele6Belabeltz/corneja/corvus corone

ant6

Antzar/ánser común/anser anser

Zeruan beste hegazti ilun bat hegan, belabeltz (corvus corone) bat. Handik gutxira, antzar (anser anser) talde bat Urgull gainetik pasatu da, Frantziarako norabidea hartuz.

biah

ahat6Ahatebeltz arrunta/negrón común/melanitta nigra

Badian atzo ikusitako ahatebeltz arruntek (melanitta nigra) segitzen zuten. Halako batean, bietako bat portuan sartu da, argazkirako posatu nahi balu bezala.

pi6

Harri-iraulari/vuelvepiedras/arenaria interpres

Hogei harri-iraulari (arenaria interpres) badiatik zebiltzan, arras hegan egiten.

zang26

zang6

zangigZanga/alcatraz/morus bassanus

Aurreko guztia gutxi balitz zanga bat (morus bassanus) behatu dut badian, Nautikotik gertu, uretan pausaturik.  Ez da batera ohikoa zangak badietan ikustea, eta egia esan, Kontxako badia “marko” daukan zangaren argazkiak ez dauka preziorik.

koartz6

korkaLertxun gorri/garza imperial/ardea purpurea

Bukatzeko oraindik deigarriagoa den beste behaketa bat. Portuko arrantzale gazte batekin hitz egiten ari nintzela, txori handi baten presentziak eman dit atentzioa. Kaioak gainetik kendu ezinik zebilen, hegaldia zuzen mantendu nahian. Lertxun gorri (Ardea purpurea) bat hegan Kontxako badiatik. Lastima argazki hoberik atera ez izana.

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s