Arrantzale trebeak

Europako iparralderako bide luzean zenbait geldialdi egiten dituzte txori migratzaileek. Eguraldi txarra, gosea edo nekea izan daitezke geldialdi horiek egiteko arrazoietako batzuk. Egun hauetan txenada hankabeltz (thalasseus sandvicensis) ugari ikusten ari dira Gipuzkoako kostaldeko herrietan. Donostian adibidez portuan, Paseo Berrian eta hondartzetan ikus daitezke ale batzuk arrantzan. Arrantzatzeko erabiltzen duten teknika oso ikusgarria da. Itsas gainetik hegan egiten dute arrain sarda bat topatu arte. Orduan, zangen (morus bassanus) antzera uretara amildu egiten dira arrainak ustekabean harrapatzeko asmoz.

mirubik
bel3Txenada hankabeltz/charrán patinegro/thalasseus sandvicensis

Badirudi egun hauetan arrain txikiak ugariak direla gure kostaldean, eta horrek erakarri omen ditu hainbeste txenada. Txori hauek arrantzan duten trebetasuna kaioek ezaguna da, eta azkeneko hauek aukerarik ez dute galtzen arrantzale trebe honi arrantza lapurtzeko, gaur goizean Zurriolako hondartzan egiaztatu ahal izan dudan bezala.

arratxkai3

arratxkai31

Txenada hankabeltz/charrán patinegro/thalasseus sandvicensis
Kaio hankahoria /gaviota patiamarilla/larus michahellis

Baina, txenadak ez dira gaur Donostian izan ditugun bisitari bakarrak. Iparralderako buelta egiten ari ziren bi ahatebeltz arruntak (melanitta nigra) Kontxako badia aukeratu dute atsedena hartzeko. Espezie honen arraren lumajea erabat beltza da gaur behatu ditugun aleena bezalakoa. Hortaz, arrak ziren badiako gaurko ahatebeltz arruntak.

aaht

aaht2Ahatebeltz arrunta/negrón común/melanitta nigra

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s