Auzokideak

Asteburu honetan argazkiak ateratzeko argitasun ezin hobea izan dugu. Kasualitatez, larunbat honetan nire lagun Iñakirekin nengoen galdituta, argazki-kameraren parametroekin jolasteko ikastaro express bat eman behar zidan eta. Beraz, eguraldi perfektua kamerarekin milaka proba egiteko.

Europako iparraldetik (Britainia Handitik eta Irlandatik batez ere) etorritako bisitari bat izan zen gure lehenengo modelua, motacilla alba yarrellii. Gure artean ugaltzen den buztanikara zuriaren (motacilla alba) azpiespezie iluna. Loiolako Erriberetako kaleetan maiz ikusten ari da negu honetan. Suposatzen dut ale bera dela.

ImageBuztanikara zuria/lavandera blanca enlutada/motacilla alba yarrellii

Gertuko zelaietatik gurita bat (anthus pratensis) ibiltzen da negua hasi zenetik ere. Larunbat honetako argitasuna aprobetxatuz argazki eder bat ateratzea lortu genuen.

ImageGurita/bisbita común/anthus pratensis

Cristina Enea parketik ere bueltatxo bat eman genuen. Sarreran parke honetan hain ugariak diren zozoetako (turdus merula) batek ongi etorria eman zigun bere hegalak besoak balira luzatu nahian.

Imagezozo/mirlo común/turdus merula

Aritz bateko adarretatik garrapo (sitta europaea) bikote bat ikusi genuen. Kabia eraikitzeko zulo egokiren bila ibiliko al ziren?

ImageGarrapo/trepador azul/sitta europaea

Ahaten putzuan hegaldi akrobatikoak egiten ari ziren bi txoritxo behatu genituen. Intsektu hegalariak ehizan arituko ziren. Pausatu zirenean txiioak (phylloscopus collybita) edo txiio oriak (phylloscopus trochilus) zirela ikusi ahal izan genuen. Bi espezie hauek bereizteko modurik onena kantua entzutea da. Zoritxarrez, publiko txarra ginelakoan ez bata eta ez bestea animatu ziren abestera.

ImageTxiio/mosquitero/phylloscopus sp

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s