Donostiako korbidoak

Donostian Europako hiri askotan ez bezala korbido gutxi ikusten dira. Irlandako hiri-parke gehienetan adibidez ez da batera zaila lau korbido-espezie batera ikustea. Donostiako hiri-parkeetan aldiz zorte handia eduki behar da korbido-ezpezie bat baino gehiago ikusteko. Korbidoak ikusteko aukerak ugaritzen dira hiriaren konpoaldetako landa-inguruneetara hurbilduz gero. Zubietan adibidez, mikak (pica pica), eskinosoak (garrulus glandarius), eta batez ere belabeltzak (corvus corone) maiz ikusten dira. Pasa den larunbatean zapelatz (buteo buteo) bat belabeltz talde bat gainetik kendu ezinik ikusi nuen Zubietatik pasiatzen ari nintzela. Haietako bat nire gainetik pasa eta honako argazkia atera nion:

ImageBelabeltz/corneja/corvus corone

Handik gutxira harrapari itxura zuten bi hegazti behatu nituen zeruan. Harraparien antzera planeatzen zuten. Kolore iluna, moko luzea eta erronbo itxura zuen buztanari erreparatuz erroi  (corvus corax) bikote bat zela ondorioztatu nuen, gure artean dugun korbidorik handiena eta ikusteko zailenetarikoa.

ImageErroi/cuervo/corvus corax

Hasieran esan bezala Donostiako hiri-parkeetan korbidoak urriak dira. Cristina-Enean adibidez eskinosoak baino ez dira ikusten. Bertan eskinoso-familia bat bizi da. Parkean bizi den korbido-espezie bakarra. Urumeako bazterrako zuhaitzetatik mugitzen dira ale hauek. Igande honetan bikote bat zebilen. Bietako bati argazki bat atera nion.

ImageEskinoso/arrendajo/garrulus glandarius

Baian eremu horretan eskinosoez gain belabeltz bikote bat ikusten ari naiz azkenaldian. Antxeten artean ibiltzen dira ibai-bazterretan janari bila. Donostiko hiri-ingurunetan ikusi ditudan belabeltz bakarrak dira. Korbidoen “inbasio” baten aurrean egongo al gara?

Image

Image

ImageBelabeltz/corneja/corvus corone

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s