Udaberria dator

Udaberria gero eta hurbilago dago, eta hori nabarmen isladatzen da txorietan. Batzuk neguko jantzia kendu eta udakoa jansten hasi dira. Urumeatik ibiltzen diren ubarroi handi (phalacrocorax carbo) batzuk horren adibide onak dira. Udako lumajea erakusten zuen ale eder bat ikusi dut gaur eguerdian arraun zentroaren eta Euskotreneko zubiaren artean. Archaeopteryxen antza hartu diot.

ubarrhauUbarroi handi/cormorán grande/phalacrocorax carbo

Paseo Berritik pasiatzen ari nintzela ubarroi handi bikote bat pasatu da nire muturraren aurretik. Bietako batek ere udako lumajea zeukan.

uba2Ubarroi handi/cormorán grande/phalacrocorax carbo

Ubarroi mottodunen (phalacrocorax aristotelis) udako lumajea ez da bere senidearena bezain deigarria. Guapo egoteko tupe rokero bat baino ez du behar. Paseo Berriko arroka baten gainean pausaturik zegoen argazkiko alea.

ubarroimUbarroi mottodun/cormorán moñudo/phalacrocorax aristotelis

Beste batzuk aurreratuago daude bikotekide bila hasi baitira. Arteleku parean asmo horretan zebiltzan bi uroilo arrunt (gallinula chloropus) behatu ditut.

urgurg2urg3Uroilo arrunt/gallineta/gallinula chloropus

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s