Zapelatzen eguna

Gaur goizean zapelatz (buteo buteo) dexente ikusi ditut Zubietatik Añorgarako bidean. Batzuk ehizan eta beste batzuk eztei-hegaldian. Normalean baino askoz biziagoak somatu ditut.

buteozapelatz/busardo ratonero/buteo buteo

Lore-tokiko zelaietan zaldien artean lertxuntxo itzain (bubulcus ibis) batzuk intsektuak harrapatu nahian zebiltzan. Argi dago inguru hau haien gustokoa dela hainbat alditan ikusi izan baititut hor. Gaur 20 inguru zenbatu ditut, baina aurreko batean 100 pasatxo kontatu nituen.

lertxunlertxuntxo itzain/garcilla bueyera/bubulcus ibis

Morlanseko tuneletik atera naizenean bi uso ikusi ditut zuhaitz batean pausaturik. Lepoko marra zuriak argitzen digu hegaztiaren identitatea. Bi pagauso (columba palumbus) dira, kaleko usoen senide basatiak.

pagaupagauso/paloma torcaz/columba palumbus

Advertisements

One Comment on “Zapelatzen eguna”

  1. txori-k dio:

    “…Redoblan barriles y
    tambores, gritan los “!Jo-xe-ma-ris!”. Tórtolas turcas
    y palomas torcaces traen un recado: nos devuelven la Paz
    al País.”


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s