Lehenengo antxeta mokogorriak

Iritsi dira lehenengo antxeta mokogorriak (chroicocephalus ridibundus) Donostiara. Gogora dezagun espezie hau Euskal Herrian ez dela ugaltzen, eta negua pasatzeko baino ez gaituztela bisitatzen. Lehenengo aleak uztailaren erdialdean iritsi ohi dira iparraldetik, Frantziako eta haratagoko kolonietatik etorrita. Kolonia horietan ugaltzen dira migrazio zikloa bizirik mantenduko duten ale berriak mundura ekarriz.
antxetahanga
Antxeta mokogorria (chroicocephalus ridibundus) Urumea aldean
Aste honetan, Urumearen inguruan ikusitako aleen artean bazeuden migrazio bidaia lehen aldiz egiten zutenetako batzuk. Ibaiaren ondoko zelai batean behatu nituen ale gazte horiek, elikatzen ari zirelarik.
Laster, ale gehiago etorriko dira, Donostiako kaio ugarienetakoa bilakatuz, eta horrekin batera udaren bukaera iragarriz.


Utzi iruzkina